Kanpo jarduerak

PLAZIDA OTAÑO, AIZTONDOKO LIBURUTEGIA

Zizurkilen ireki berria den liburutegian izan ginen. Bazkide txartelak egin, liburuak maileguan hartu… Orain badakigu non dagoen!

ESKOLA TXIKIETAKO KIROL TOPAKETA

Urtero legez, Tolosako Berazubi estadioan elkartu ginen eskola txikietako ikasleak.

Hemen argazkiak.

HARRITIK KARERA

Larraulen berreskuratutako karobiaren inguruan ikasleek egindako lana da honakoa.

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BISITA

Hirugarren hiruhilekoan zientzian murgiltzeko asmoa dugunez, eskola osoa joan ginen Eureka zientzia museora. Goiz ederra!

ESKALADA SAIOA

Eskalada goiz ederra igaro genuen Asteasuko pilotalekuan. Beldurrak gainditu eta gora egin genuen, eta gora, eta gora…

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

AIZTONDOKO KIROL TOPAKETA

Billabonan elkartuko ziren Aiztondoko eskola ezberdinetako ikasleak datorren ikasturtean DBH hasteko. Xuban ere bertan izan zen!

Argazki gehiago hemen.

LARRAULGO KAROBIA BERRIRO PIZTUTA!

Lan askoren ondoren, karobia berriro ere martxan da. Milesker, Koldo, karobia piztutzeko herriko eskola aukeratzeagatik.

Etxe zokoen eta soroen
garbitzaile indartsua
harria erre eta karea
ez da langintza antzua.
Koldok umetan ikasi zuen
orain karobi maisua
Larraulen berriz piztuko degu
aspaldi itzali zan sua.
 
Xuban Irazu
 
Argazki gehiago hemen!
 http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=33146
http://ataria.info/larraul/1447849627369
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201511/20/karobia-piztu-zuten-larraulgo-20151120005449-v.html
 
 

GAZTAIN JATEA

Udazken koloretan, udazken zaporetan…

Milesker gurasoei halako gaztain goxoak prestatzeagatik!

Argazki gehiago hemen!

KAROBIRA BISITA

Datorren azaroaren 18an karobia piztu aurretik, hura ikusi eta aztertzera joan gara.

Argazki gehiago hemen.

ASTITZ

2015eko urriaren 13tik 14ra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude