Jai giroko ekintzak

ZORTE ON, XUBAN!

LANTZEKO IÑAUTERIA

Eskolan lan asko egin ondoren, Miel Otxin harrapatu, epaitu eta erretzeko unea iritsi zitzaigun. Kolore festa, dantza, kalejira… Eguzki borobila eta arratsalde ederra!

Hemen argazki guztiak.

 SANTA ESKEAN

Goizean baserriz-baserri eskean aritu ginen eskolako zahartxoenak ohiturari jarraituz. Arratsaldean, berriz, eskola osoa eta gurasoak herrigunean elkarrekin.

 Hemen argazkiak.

TXISTORRA JATEA

2015ari amaiera ezin hobea emateko ospakizun bikoitza izan genuen: gabonetako oporrak eta Santo Tomas! Txistorra ederra prestatu zuten gurasoek, alajaina!

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FLASHMOB-a (Pausoak ikasteko bideoa)

Abenduaren 3-an grabatuko dugu dantza, 12:00etan herriko plazan. Animatu!

ARIMEN GAUA JOLAS KOOPERATIBOAK EGITEKO ARRAZOI!

IKASLE BERRIEN ONGI ETORRI FESTAKO BERTSOAK

Irakatsi ta ikasi
dantzan, irriz, kantuz,
noizik behin pozez eta
noiznahi haserretuz.
Eguneroko martxan
garena garatuz,
gustora hala ere
konpromezua hartuz
denontzako eskola
eraikiz ta sortuz.
 
 Iraila hasieran
lehenengoz bi ume,
mesfidati begira
zer dago hemen, ene!
Begi ta belarriak
zabalduaz erne
txikiak izan arren,
haundi unez une.
Ongi etorri Amel,
Ongi etorri Elene.

Erantzunak itxita daude.