Eusko Label bazkaria frontoian

EZ DAGO PLAZA GEHIAGORIK, TXARTELAK AGORTU DIRA!

Festaren bidegarritasun ekonomikoa ziurtatzeko, bazkariaren kudeaketa gugan hartzea beharrezkoa ikusi dugu, diru horri esker festa aurrera eramateko. Festa antolatzerakoan oinarrietako bat bertako produktuak kontsumitzea izan dugunez, Eusko Labelekin antolatuko dugu bazkaria.

HELDUEN BAZKARIA 20€

  • Euskal Tomatea
  • Euskal Baserriko Oilaskoa Euskal letxugak lagunduta
  • Euskal Okelaz egindako hanburgesak Gernikako piperrek lagunduta
  • Idiazabal Gazta menbrilo eta intxaurrekin
  • Edateko: ura, Eusko Label sagardoa, Marques del Puerto ardo beltza
  • Kafea, Maria Brizar likoreak

HAURREN BAZKARIA 8€

  • Basatxerri urdaiazpiko mokadutxoak
  • Euskal Okelaz egindako hanburgesak
  • Elatua
  • Ura

ERRESERBAK EGITEKO
Eskaerak jasotzeko helbide elektronikoa: eskolatxikiak2012@gmail.com
Epea: ITXIRIK, plazak agortu dira.
Aipatu beharreko datuak: Herrria/Auzoa, pertsona baten izen-abizenak eta kopurua (zenbat heldu eta zenbat haur), argi aipatu mesedez. Intolerantziarik badu norbaitek aurrez jakinarazi.

Frontoian 400 lagunentzako tokia izango da. Hau dela eta, eskaerak iristen diren ordenean onartuko dira. Bazkaria, zuen eskaerak jasotzen direnetik aste beteko epe barruan, hau da; maiatzaren 25a baino lehen ordaindu beharko dira honako kontuan:
Titularra: Murgil Larraulgo guraso Elkartea
KK: 2101 0025 42 0127941920

BAZKARI TXARTELAK JASOTZEKO
Txartelak jaiaren egunean (ekainak 3) jaso ahal izango dituzue antolatuko dugun konsignan.

BAZKALTZEKO BESTE AUKERAK
Bestalde, herri sarreran dagoen Hezkide Eskolan, plazako zimitaioan, eta frontoi ondoko txoznan, edariak, pintxoak eta ogitartekoak eskeiniko dira.

Etxetik ekarritako bazkaria eta bertan erositakoa jateko guneak egongo dira frontoi aurrean, Urbeltz plaza txikian eta Hezkide Eskolan (barruko gelatan eta kanpoko belar terrazetan).

GALDERAK
Erreserba egiteko (e-mailez), zer jarri behar da?
Herria/auzoaren izena, pertsona baten izen-abizenak, haur eta heldu kopurua

Bankuan erreserba ordaintzean, zeintzu dira kontzeptuan jarri beharreko datuak?
Herria/auzoaren izena eta erretserba egin duen pertsonaren izen-abizenak.

Zalantza bat dut, norekin jartzen naiz harremanetan?
E-mailera idatzi: eskolatxikiak2012@gmail.com

Kategoria: festa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude