ETB1-ean Eskola Txikietako dokumentalaren emanaldia


ESKOLA BIZIA, HERRI BIZIA dokumentala Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak ekoiztua da. Gipuzkoako 27 Eskola Txikiak eredu alternatibo bat dira HEZKUNTZA PUBLIKOAn eta ezaugarri amankomunak dituzte. Eskola hauek LANDA EREMUko populazio gutxiko herri eta auzoetan kokatuak daude. Orokorrean ikasgeletan, ikasle TALDE TXIKIAK izateaz gain, ADIN ANIZTASUNA aurkitzen da. Ikasleak herriko bizilagunekin zein NATURAREKIN KONTAKTUAN bizi dira baita ere.

Dokumental honek 8 eta 11 urte bitarteko ikastalde batean hiru hilabeteko jarraipena egiten du. Bertan, baita ere hainbat herri eta auzoetako irakasle, guraso eta udal ordazkarien bizipen, antes eta gogoeta jasotzen dira.

Emanaldiak: ETB1

Abenduaren 6an: 20:45etan (Gaur Egun ondoren)
Abenduaren 6an: 00:15etan (Imanol Cover saioaren ostean)
Abenduaren 7an: 15:00 (Eguerdiko eguraldiaren ostean)

Iraupena: 68 minutu.

Adin guztietakoentzat.

Herri eta auzo lankideak: Albaltzisketa, Aduna, Aginaga, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Altzo, Andatza, Angiozar, Arroa, Berrobi, Oikia, Bidegoian, Ereñotzu, Errezil, Gabiria, Igeldo, Ikaztegieta, Itsasondo, Larraul, Lizartza, Itziar, Olaberria, Zerain, Zizurkil, Zubieta.

Kategoria: eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude