Eskola bizia, herri bizia dokumentala aurkeztu da

Eskola bizia, herri bizia dokumentalaren aurrerapena ekartzen dizuegu ikusgai. Dokumentalean 8 eta 11 urte bitarteko ikastalde bati (Berrobiko eskola) hiru hilabeteko jarraipena egiten zaio, “energia eta kotxeak” proiektua nola hasi eta bukatzen duten ikusiz. Ikasleenaz gain, Gipuzkoako hainbat herri eta auzoetako irakasle, guraso eta udal ordezkarien bizipen, amets eta gogoeta jasotzen dira.
Kartela jeitsi

Maiatzaren 29an berau aurkeztu zuten Irati Aldazabal Gipuzkoako Eskola Txikietako Koordinakundeko kideak eta Iñaki Alcalde dokumentalaren egile eta Larraulgo gurasoak.

Ordubeteko euskarazko dokumentalak gaztelerazko eta ingelerazko azpitituluak ditu. Alcaldek azaldu zuenez, “Off ahotsik gabe, udal eta guraso ordezkarien testigantzek eramaten dute haria aurrera, ahots aniztasunez. Hitzak bakarrik ez, ekintzek ere erakusten dute egunerokotasuna”. Irati Aldazabalek eskerrak eman zizkion Alcalderi “dokumentalaren ametsa errealitate bihurtzeagatik”. Eskola Txikien eredua gizarteratzeko asmoz egin du Koordinakundeak dokumentala.

Soinu banda Borja Rodriguezek egindakoa dela azpimarratu zuen Alcaldek: “Borja dokumentalak ematen duen mezuaren adibide da; Aizarnazabalgo eskolan ikasia, egun Los Anjelesen (AEB) bizi da Hollywoodeko zinema industriarentzat musika konposatuz”.

Estrenaldiak. Ekainak 1ean Tolosan 19:00etan, Leidor zinema aretoan .
Ekainak 3an Larraulen (Eskola Txikien Festan) 11:00etan eta 16:00etan, Antton Amonarriz Kulturgunean.

Salgai. 5 euroan eskuratu ahal izango duzue Festa egunean.

 

Kategoria: festa. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude