Natur-gunea

Auzolana, auzolana,

guztion laguntzarekin

egin dugu dana.

 

 

Lehen baratza zena aurrerantzean Natur-gunea izango da. Eguraldi ona iritsi ahala joango zarete aldaketak ikusten. Txoko ederra antolatuko dugu!

BARATZA AZAROAN

Baratzan udaberrian jarritako ziazerbak (azelgak),  Ordiziako azokatik ekarritako aza batzuk eta rabano batzuk bakarrik ditugu une honetan. Gure asmoa udaberrirako lurra prestatzen joatea, bankalak berritzea eta lore gehiago jartzea da.
Aste honetan HHko ikasleak lore batzuk landatzeko asmoa dutenez haientzat lekua prestatzen eta bide batez baratzan garbiketa egiten aritu gara. Barazki batzuk bildu eta banatu ere egin ditugu (bost poltsa zozketaz).
Aipatu nahi dugu herriko konpost ontziteako lubarra (konposta) ekarri dugula baratzera, eta lur gutxi daukagunez, oso ondo etorri zaigu baratzeko lurra aberasteko.  
Argazkietan ikusiko duzue zertan aritu garen. Klikatu hemen!
 

BARATZA ERE MARTXAN!

Ikasturte hasiera honetan baratza txukundu eta lehen landaketak egin ditugu.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

KUIA EDO KALABAZA BILKETA!

Aurreko ikasturtean landatutako kalabazak jasotzen aritu gara Joxanen laguntzaz. Horiek aztertu, zatitu, pisatu, banaketa egin… Badugu lana!

Kalabazak biltzen ikusteko klikatu hemen.

Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako txikienak kalabazak aztertzen ikusteko klikatu hemen.

Erantzunak itxita daude.