Eskola

Herri txiki bat biziberritzearen eredu

Larraulek herrian eskola izan du 100 urtetan zehar (XIX. mendetik); izatez, XIX. mendean Larraulen bi eskola ere egon ziren: bata herri kaxkoan, eta bestea Andazarrate inguruko ikasleentzat (“Sorarrain zahar” baserrian). 1977an itxi zen eskola, eta 80ko hamarkadan demografiak beherako joera hartu zuen, 90eko hamarkadan 140 biztanletara iritsiz. Egoera ikusirik, udalak populazioa hazteko apustua egin zuen eta orduan jada planteatzen hasi zen bertako eskola berriz irekitzeko beharra. Etxebizitza berriak egin eta biztanleria 250 ingurura igo zelarik, 2007an jarri zen berriro martxan eskola zerbitzua. Hain zuzen, eskola zahareña ikasle izan zen azken belaunaldia, gaur egun eskola berriko guraso da. 2007an 2tik 6 urtera arteko 8 haurrek ireki zuten eskola, eta gaur egun 25 ikasle dira, 2tik 8ra urte artekoak. Eskolarekin batera Haurreskola jarri zen martxan (13 haurrek erabili dute zerbitzua 4 urte hauetan), baita zaintza zerbitzua eta jangela ere, bertako ekonomia sustatuz.Ekintza estraeskolarren erabilerak gora egin du, baita Herriko beste ekimenetakoparte hartzeak ere (Olentzeroa, Santa Agedako erronda…).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude