Elikadura

PROIEKTUEN LANKETA HAUR HEZKUNTZAN

“Nola landu proiektuak Haur Hezkuntzan”. Horixe da Maialen irakaslea burutzen ari den ikastaroaren izenburua. Jarraian duzuena, berriz, berak aurkeztutako lana. Bertan, Haur Hezkuntzako ikasleek nola lan egin duten ikusi dezakezue, kalabaza bilketatik abiatuta proiektu bat nola landu daitekeen, alegia.

OGIA ERE EGIN DUGU!

Gosari osasuntsuan tostadak egin ahal izateko ogia egin dugu eskolan. 

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

BASERRITIK PLATERERA!

Asteazkenean Ordizian izan ginen. D´elikatuzera bisita egin genuen elikadura osasuntsuaren inguruan gehiago jakiteko, eta baserriko produktuen inguruan hitzegiten ere aritu ginen: garaian garaiko produktuak, prezio duina, bertakoa… Ordiziako azokan erosketak egiteko aukera ere izan genuen. benetan  interesgarria!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

ARANTXA LORENZORI ELKARRIZKETA

Arantxa Lorenzo dietista da, eta Pello Errotako hezitzailea. Larraulera igotzeko eskatu genion elikaduraren inguruan genituen zalantzak argitzeko.

Milesker Arantxa!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude