Pirritx eta Porrotx Festarekin

Eskola Txikien Festan beteko dute Pirritxek eta Porrotxek ere 25 urte plazaz plaza. Elkarrekin ospatuko ditugu urteak, kantu eta dantzaz osatutako emanaldi bereziarekin: eskola txiki denek izango dute aukera 25. Festan oholtzara igo eta pailazoekin kantatu eta dantzatzeko.

Porrotx egona da Larraulgo eskolan. Marrazki bakarra 25 haurren artean banatzen irakatsi zigun, besteak beste.

Berotzen hasteko, Larraulgo eskolako ikasleek Tolosako Leidor aretoko emanaldian parte hartu zuten. Aurtengo kamixetak oparitu zizkieten Pupu eta Loreri, eta ondoren hainbat kantu dantzatu zituzten.

Zatoz zu ere Festara, Larraulgo eskola ezagutzera eta Pirritx eta Porrotxekin dantzatzera!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude