Historia

1988an antolatu zen herri eta auzo txikietako eskolen lehen festa, “Eskola Txikiak Bizirik” lelopean. Festa hau Bidegoian herriko eskolak antolatu zuen. Harrezkero, urtero, ekainean, Gipuzkoako herri txiki edo auzoren batean antolatu da jai hau eskola txikien komunitatea zein herri-auzokideak osatzen dugunak elkartu eta, festa giroan, gogoratzeko zein garrantzitsua den Herri eta Auzo Txikien biziraupenerako, herritarrak hezi eta errotzeko, eskola herria edota auzoan izatea: Eskola Txikiak Bizirik, Herri Txikiak Bizirik.

Aurtengo edizioa berezia da: festa honek bere 25. urteurrena ospatzen baitu. Larraulgo Eskola Komunitateak hartu du 25. hau antolatzeko ardura, eta ekaineko lehen igandean, ekainak 3, gauzatuko da. Hauexek dira 25 urteotan Eskola Txikien Festa antolatu duten herri eta auzoak:

 

Bidegoian (1988) Ikaztegieta (1994) Albiztur (2000) Igeldo (2006)
Berastegi (1989) Errezil (1995) Angiozar (2001) Zubieta (2007)
Gaztelu (1990) Lizartza (1996) Ereñozu (2002) Zerain (2008)
Gabiria (1991) Aduna (1997) Asteasu (2003) Berrobi (2009)
Aia (1992) Zizurkil (1998) Aizarnazabal (2004) Altzo (2010)
Aizarnazabal (1993) Alkiza (1999) Elgeta (2005) Abaltzisketa (2011)
Larraul (2012)

 

Eskola Txikien Festan publiko berezia biltzen da: euskararen aldeko jarrera duena, jende aktiboa (elkarteetan eta herrietako proiektuetan inplikatutakoa), gizarteko eta kulturako hainbat gairekin kontzientziatua.

 

Informazioa gehiagorako: www.eskolatxikiak.org

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude