Eskola Txikien Festako bertsoa

Aurten eskola txikietako haurrek eskeintza berezi bat egingo dute, festarako sortua izan den bertsoa bat abestuko dute. Bertsoaren doinua eta hitzak eskegi ditugu guztiok eskuragarri izan dezazuten.

Doinua: “Eguzkiak urtzen du goian” Eskola Txikiak 25 urte

Eguzkiak arnastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herriz herri eta auzoz auzo
har dezagun adorea
bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea

bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.

Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoaren testua jeisteko hemen klikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude