25. urteurrena

Aurten 25. festa egingo denez, hainbat berezitasun izango ditu: urteroko moduan Guraso Elkarteak antolatuko badu ere, Eskola Txikien oinarri diren hiru agenteek islada izatea da helburua: gurasoak, irakasleak eta udalak izango dira protagonista.

Festarekin batera, urtean zehar hainbat ekintza burutzea daude aurrikusita:

  • Ikasturtean zehar: Eskola Txikiei buruzko dokumentala ekoiztuko du Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak
  • Urtarrilean: Andatzara irteera. Igeldoko Arrano etxeko hanibat hegaztien askatzea
  • Otsailean: Kutxa bidaiaria
  • Martxoan: Herri guztien batzar orokorra
  • Apirilean: Gurasoei Zuzendutako II. Jardunaldiak
  • Maiatzean: “25 urte 25 tontor”
  • Ekainean: Eskola txikien festa Larraulen
  • Udazkenean: Eskola ezberdinen artean mahai ingurua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude