Kategoriaren artxiboa: Eskolako festak

Ongietorri festa

Azaroaren 15ean Ongietorri festa ospatu genuen eskolan hastera doazen umeekin. Goizean  Ekhi, Xuban eta Kimetzek beraien fitxa jarri zuten. Ondoren herriko Ostatuan bazkaldu zen. Arratsaldez, zirku tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten umeek eta gurasook.

Kategoriak Eskolako festak | Erantzunak desaktibatuta daude Ongietorri festa sarreran

Baratza berriz ere martxan!

Eskolako umeek  lanari ekin diote eta baratza martxan jarri dute!

Kategoriak Eskolako festak | Erantzunak desaktibatuta daude Baratza berriz ere martxan! sarreran

Santo Tomas

Santo Tomas ospatu zen eskolan eta haurreskolan. Gurasook txistorra egositako ogitartekoak prestatu zituzten eta Katillu Txulo elkartean mokautxoa jan zuten musika eta guzti! Haurrak kalejira batean joan ziren elkartera Jon irakaslearen eskutik. Jai giroan ederra sortu zen hamaiketakoan.

Kategoriak Eskolako festak | Erantzunak desaktibatuta daude Santo Tomas sarreran